Futbola

Greba desblokeatzeko akordioa lortu dute sindikatuek eta Kluben Elkarteak

Abenduaren 20 jarri dute lan hitzarmena sinatzeko epe muga. Hala, asteburuan partidak izango dira.

ainara arratibel gascon
2019ko azaroaren 18a
19:27
Entzun

Emakume futbolarien greba mugagabe eteteko akordioa lortu dute Sindikatuek eta Kluben elkarteak, gaur Madrilen egindako bileran. Bi aldeek hilabeteko epea jarri dute lan hitzarmena sinatzeko. Hala, asteburuan ligako neurketak izango dira.

Asteburuan hasi zuten emakume futbolariek greba mugagabea, lan hitzarmenerako negoziaketak ez atzera ez aurrera zeudelako. Partzialtasunean zegoen oztopoa. Izan ere, futbolariek gutxienez %75ekoa izatea eskatzen zuten; kluben elkarteak, berriz, %50ean jarri zuen muga.

Azken bilera eta gero, ordea, kluben elkartea prest azaldu da Espainiako Lan Zuzendaritzaren proposamena onartzeko. Proposamen horrek kontuan hartzen ditu jokalarien eskariak. Hau da, urteko 16.000 euroko gutxieneko soldata gordina jardun osoko kontratua duten futbolarientzat, eta 12.000 eurokoa %75eko partzialtasuna dutenentzat.

"Meritu guztia futbolariena da. Haiei esker lortu da urrats hau egitea. Grebaren emaitza ona izan da", adierazi du David Aganzo AFEko presidenteak.  Kluben elkarteak espero du abenduaren 20rako partzialtasuna %50etik %75era igotzeak eragingo duen 1.500.000 euroak izatea.

Emakume futbolariek urriaren 22an egin zuten greba deialdia, Madrilen egindako bilera eta gero. Futbolarien %93ak grebaren alde egin zuten. 230 boza jaso ziren guztira, joan ez ziren jokalarietako batzuek delegatu egin baitzuten. Jokalariek nahikoa zela adierazi zuten
 «Ezin gara urtean 8.000 eurorekin bizi».

Aipatu bezala, partzialtasunean zegoen oztopoa. Jokalariek hasieran %100ekoa izatea eskatzen zuten, horrek haien kotizazio urteak eta gaixoaldian kobratzen dutena baldintzatzen baitu. Baina negoziaziorako keinu gisa %75era jaistea onartu zuen. Kluben Elkarteak zioen, ordea, ezin zela %50etik igo, txapelketak ez zuelako horretarako nahikoa diru sortzen.

Aste hauetan hainbat bilera egin dituzten, Espainiako Lan Ministerioa bitartekari zutela. Bai Espainiako Federazioak, baita Mediapro ekoiztetxeak ere beren eskaintzak egin dituzte, baina orain arte ez ziren aldeak gerturatu.

Espainiako Futbol Federazioak 1,152 milioi euro eskaini zizkien klubei futbolarien eskariei erantzuteko. Baina baldintza batekin: txapelketaren eskubide komertzialak izatea, eta batez ere partidak etxeko taldeak akordioa duen telebista operadoreak eskaintzea.
Horrekin ez zegoen ados, ordea, Mediapro.ordea, ez zegoen horrekin ados, eta prest azaldu zen 1,5 miloi euro emateko, baldin eta astean bi partida eskaintzeko aukera ematen bazitzaion. Hor dago orain korapiloa.

Jokalaria, "pozik eta zuhurtziaz"

Garazi Murua Athleticekojokalariak gertutik jarraitu ditu negoziaketak. «Oso pozik eta zuhurtziaz» hartu du greba mugagabea bertan behera uztearen albistea. «Ikusi beharko dugu zer pasatzen den hilabete honetan, baina baikor izateko arrazoiak ditugu. Patronalak  Espainiako Lan Zuzendaritzaren bitartekaritza proposamenetik lanean hastea onartu du, eta hor gure eskarietako asko jasotzen dira. Garrantzitsuenak partzialtasunari eta gutxieneko soldatari dagozkionak dira».

Gakoa diruan egongo da. «Epe bat eskatu digute dirua lortzeko, eta alde horretatik malguak izan gara. Baina eskatu duguna gutxieneko bat da, bidezko zerbait, eta uste dut lortuko dutela diru hori».Muruak espero zuen egoera ahalik eta azkarren desblokeatzea. «Hasiera batean ez nuen espero grebara iritsiko ginenik, baina behin ailegatuta, eman dugun batasun mezua nabarmenduko nuke. Jardunaldi batez liga geratzeak indartsuago egin gaitu. Horren fruitua da lortzen ari garena». Gizartearen aldetik jaso duten babesa eskertu du.
Datozen asteetan «adi» egongo dira negoziazioak zertan diren ikusteko. «Guretzat funtsezkoa da hitzarmena ahalik eta azkarren sinatzea, marko komun bat ezartzen duelako jokalari guztiontzat». Behin sinatuta, harago ere begiratu behar dutela uste du Muruak. «Sinatuko dugun hitzarmenean gutxieneko puntu batzuk jasoko dira. Hortik aurrera, eta Ligak eta emakumeen futbolak garatzen segitu ahala, hitzarmen horrek ere hobera egin beharko du».

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.