txirrindularitza

Gregory Hendersonek irabazi du Paris-Nizako lehen etapa

Lars Boomek jarraitzen du lider, aitzin-etapan lortutako aldeagatik.

2010eko martxoaren 8a
17:14
Entzun
Gregory Henderson (Sky taldea) izan da gaur Paris-Nizako lehen etapako irabazlea. Saint Arnoult Yvelines eta Contres artean korritu dute etapa -201,5 kilometro-, eta Grega Bole gainditu du esprintean. Hamazazpi segundora talde bat iritsi da.

Lars Boomek segitzen du lider, atzoko aitzin-etapa irabaztean lortutako aldeari esker. Jens Voigt dago bigarren -bost segundora-, David Millar hirugarren -hamahirura-.

Bihar bigarren etapa: Contres-Limoges (201 kilometro). Etapa laua izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.