Utrecht eta Zelande arteko etapa laua izan dute txirrindulariek Frantziako Tourreko bigarren saioan; egokia, beraz, esprinterrentzat. Helmugan, Andre Greipel Lottoko txirrindularia izan da azkarrena, eta zentimetro gutxiko aldearekin sartu da Peter Sagan.
Fabian Cancellara suitzarra izan da hirugarrena etapako sailkapenean, eta maillot horia eskuratu du. Mark Cavendish, berriz, laugarren izan da.
Hirugarren etapa Anvers eta Huy artekoa izango da; 159,5 kilometro guztira.