Griezmann: «Gustura ari naiz postu berrian»
FUTBOLA. Philippe Montanierrek zelai erdiko erdialdean jarri du Antoine Griezmann denboraldi-aurreko lehen lagunartekoetan, ezker hegalean Chory Castrori tokia egiteko. Griezmannek atzo aitortu zuen «gustura» ari dela postu berrian, baina «lana» duela egiteko, «hobetzeko». Taldeak lagunartekoetan ematen ari den itxura onaz, berriz, Realeko jokalari frantziarrak azpimarratu zuen haiek ere «ilusioz beteta» daudela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu