futBOLA

Griezmannek 2015era arte luzatu du kontratua Realarekin

2010eko apirilaren 8a
18:21
Entzun
Antoine Griezmann erdilariak (Macon, Frantzia; 19 urte) 2015eko ekainaren 30era arte Realean segituko du, klubak eta biek kontratua luzatu dutelako gaur. Aurreko kontratua 2013an amaitzen zen.

Denboraldi honetan egin du debuta Realeko lehen taldearekin, eta jokalaririk onenetakoa ari da izaten. Sei gol daramatza. Martxoan aritu zen lehen aldiz Frantziako 19 urtez azpiko selekzioarekin.

13 urte zituenetik dago Donostiako klubean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.