Grosek eskura du titulua, Sestaori irabazi ostean
XAKEA. Grosek Euskal Liga irabazteko urrats handia egin zuen joan zen larunbatean, Sestaori 1,5-2,5 irabazita. Hala, liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan, Donostiako taldeak puntu bateko aldea du Sestaokoarekiko. Loek van Welyk eta Alejandro Francok lortu zituzten Grosen bi garaipenak, eta Alfonso Romerok Sestaoko bakarra. Ruslan Ponomariov (Gros) eta Maxime Vachier-Lagraveren artekoan (Sestao), berriz, berdinketa izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu