Ser irrati kateak eman du albistearen berri. Ser katearen arabera, Espainiako Txirrindularitza Federazioak jarri zuen salaketa. Hala ere, Euskadi Irratiak jakinarazi duenez, Txirrindularitza Federaziotik gezurtatu egin dute informazio hori. Beste hiru lagun ere atxilotu dituzte Europa Press albiste agentziak emandako datuen arabera: Jose Luis Labarta Kelme taldeko bigarren zuzendaria, Alberto Leon mendiko bizikletako profesionala eta Jose Ignacio Labarta Comunidad Valenciana taldeko kirol zuzendariaren laguntzailea.
Ser irrati kateak aipatutako salaketaren arabera, Fuentesek txirridulariak dopatzen zituen eta ondoren odola garbitzen zien dopingaren aurkako kontroletan positiborik eman ez zezaten. Une honetan, Eufemiano Fuentes sendagileak CSC taldearekin izan dezakeen harremana ikertzen ari dira. Izan ere, CSC taldeko Ivan Basso da momentu honetan Italiako Giroko liderra.
Txirrindurlariak bakarrik ez
Xabier Usabiaga txirrindularitza adituak Euskadi Irratiko albistegian zehaztu duenez, badirudi oraingoan txirrindularitzarekin ezezik, beste kirol batzuekin dauka lotura oraingoan doping afera honek. Azaldu duenez, beti ere Ser irrati katearen arabera, lehen mailako zenbait futbol talde ere nahastuta egon daitezke afera honetan.
Txirrindularitza
Guardia Zibilak Manolo Saiz Liberty Seguros taldeko zuzendaria atxilotu du
Dopingaren aurkako operazio batean Manolo Saiz Liberty Seguros txirrindulari taldeko zuzendaria atxilotu du, Madrilen, Guardia Zibilak. Saizekin batera, hainbat txirrindulari taldetako sendagile izan den Eufemiano Fuentes ere atxilotu dute. Dirudienez, Guardia Zibilak Saizen eta Fuentesen telefonoak pintxatuta zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu