futboLA

Guardiolak Bayern Munich entrenatuko du

Hiru urterako fitxatuko du Alemaniako taldean. Bartzelonarekin lau urtean hamalau titulu irabazi zituen.

2013ko urtarrilaren 17a
11:37
Entzun

Bayern Munich Alemaniako klubak atzo arratsaldean jakinarazi zuen Josep Guardiola (1971, Herrialde Katalanak) izango dela datorren denboraldian bere lehen taldeko entrenatzailea. Hiru urterako fitxatuko du.

"Guardiolak, Bayerni ez ezik, Alemaniako Ligari eta futbolari distira emango dio", esan du Karl Heinz Rummenigge klubeko presidenteak.

Profesionaletan Bartzelona entrenatu izan du Guardiolak, 2008tik lau denboralditan. Hemezortzi titulu posibleetatik hamalau irabazi zituen: hiru Espainiako Liga, bi Txapeldunen Liga, bi taldeen arteko munduko txapelketa, bi Europako Superkopa, bi Espainiako Kopa eta hiru Espainiako Superkopa. 

Denboraldi hau atsedenerako hartu zuen.

Bayern Munichen Jupp Heynckesen partez ariko da. Erretiroa hartzea erabaki du Heynckesek. 2001-2003 artean Athletic entrenatu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.