Txirrindularitza

Guarnierrek irabazi du Birako lehen etapa

Gorabehera handiko amaiera izan du Emakumeen Birako lehen etapak, ihesean zihoazen lau txirrindulariak nahastu egin direlako bidearekin. Lasterketa geratu dute antolatzaileek, aurreko egoerara itzultzeko. Katarzina Niewiadoma jarri da lider.

Megan Guarnier (Boels Dolmans) txirrindulariak irabazi du gaurko etapa. JUANAN RUIZ, ARGAZKI PRESS
unai zubeldia
2015eko ekainaren 11
18:54
Entzun

Saltsa handia izan da Emakumeen Biran, amaiera-amaieran. Megan Guarnier (Boels Dolmans), Emma Johansson (Orica), Ashleigh Moolman (Bigla) eta Katarzina Niewiadoma (Rabo Liv) ihesean zihoazela, okerreko bidetik sartu dira laurak helmugara iristeko lau kilometro eskas falta zirela, eta lasterketa geratu behar izan dute antolatzaileek. Okerra egin aurreko aldeak errespetatuta, lehengora itzuli dute egoera, eta Guarnier izan da azkarrena esprintean. Liderra 1.37 minutuko atzerapenarekin zela, Niewiadoma abiatuko da bihar maillot horiarekin. Denbora berean dago Moolman, bi segundora Johansson, eta zazpira Guarnier.

Maruri eta Fruiz artean bigarren etapa jokatuko da bihar, 82,2 kilometrokoa. Libao hirugarren mailako mendatea igo beharko dute helmugara iristeko zortzi kilometro pasatxo faltako direnean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.