Guille Rubio: «Jokatzea da garrantzitsuena, nire aurreko maila lortzeko»

Lagun Aro GBC «familia bat bezalako» taldea dela azaldu du hegal-pibotak aurkezpenean

Donostia
2012ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun
Lagun Aro GBCk Guille Rubio hegal-pibot kataluniarra aurkeztu zuen atzo. Jokalariak 29 urte ditu, 2,02 metro da luze eta sasoi baterako kontratua sinatu du. Kataluniarrak bere mailarik onena lortu nahi du berriz Donostian: «Manresan egon nintzen garaian bezala aritu nahi dut berriro». Horretarako, «jokatzea» da garrantzitsuena. Partidetan aukera gehiago izateko aukeratu du GBC, azken urteetan ez baitu askorik jokatu Unicajan eta Cajasolen. «Jende askok hitz egin dit ondo taldeaz, eta Sito Alonsorekin hitz egiteak konfiantza eman dit». Gainera, taldea «familia bat bezalakoa» dela azaldu zuen aurkezpenean.

Dani Diez hegalekoa fitxatzeko zorian dago Lagun Aro. Real Madrilek utzita arituko da Donostian. Jokalariak 18 urte ditu, eta 2,01 metro da luze. GBCn arituko ez dena Cristiano Felicio brasildarra da. Pibota fitxatu nahi zuen taldeak, baina profesionaletan hasteko unea atzeratzea erabaki du, eta AEBetako unibertsitate batean ariko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.