Gure Irratiaren aldeko desafioa Arrangoitzen

2011ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
TRINKETA. Gure Irratiak 30. urtemuga du aurten, eta ospakizunen karietara jaialdi bat antolatu du gaurko Arrangoitzeko Emak Hor trinketean (17:00). Partida nagusian Waltary Agustik eta Thierry Arizmendik buruz buru jokatuko dute. Lehia orekatzeko, baina, Kubatarrak frontisetik 13 metrotara egingo du botea, eta Arizmendik, 8,5 metrotara. Aurretik amateurren partida bat egongo da. Sarrerak 10 euro balio du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.