Futbola

Gurpegi: "Ebaketa egin eta lanean hasteko gogoa dut"

Igandean hartu zuen min andosillarrak, eta denboraldi honetan ez du gehiago jokatuko.

2011ko urriaren 25a
15:25
Entzun

Animoso agertu da gaur hedabideen aurrera Carlos Gurpegi. Igandean Valentziaren aurkako partidan aurreko lotailu gurutzatuan haustura bat jasan zuen, eta astelehenean baieztatu zen denboraldi honetan ezingo duela gehiago jokatu.

Ebaketa egin beharko diote, eta Gurpegik berak gaur aitortu duenez, gogotsu dago: "Ebaketa egin eta berriro lanean hasteko gogoa dut".

Zazpi hilabete inguru beharko ditu osatzeko. "Bidean beste harri bat da, baina oso garbi daukat sasoi honetan partidarik joka badezaket, jokatuko dudala".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.