Haedo izan da azkarrena Tirreno Adriatikoko hirugarren etapan

Argentinarrak aurrea hartu dio esprintean Farrarri, baina estatubatuarrak lehen postuari eutsi dio

Erredakzioa
Donostia
2011ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Esprinterren arteko lehia bizia espero zen Tirreno Adriatiko proban, eta aurreikuspenak betetzen ari dira. Herenegun bezala, atzo ere azken zuzengunean erabaki zen etapako irabazlea, eta azken pedal-kolpeetan Juan Jose Haedo izan zen azkarrena (Saxo Bank). Argentinarrak bigarren etapako irabazleari hartu zion aurre, Tyler Farrar estatubatuarrari (Garmin-Cervelo), hain zuzen ere. Farrarrek, hala ere, sailkapen nagusiko lehen postuari eusten dio. Etapari dagokionez, euskal txirrindulari batek bereganatu zuen arreta. Daniel Sesma iruindarrak (Euskaltel) 150 kilometro baino gehiago egin zituen ihesean, baina tropelak harrapatu egin zuen helmugarako 31 kilometro falta zirela. Gaur laugarren etapa jokatuko da, Narni eta Chietiren artekoa, 240 kilometrokoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.