Pilota Buruz buruko txapelketa

Haimar Olaizola eta Sebastian Gonzalezen arteko finalerdia atzeratu egin dute

Sebastian Gonzalez gastroenteritisak jota dagoela eta, bihar jokatzekoa zen partida ekainaren 2an jokatuko dute Iruñeko Labrit pilotalekuan

2007ko maiatzaren 25a
18:37
Entzun
Haimar Olaizolak eta Sebastian Gonzalezek bihar jokatu behar zuten Buruz buruko pilota txapelketaren finalerdia ekainaren 2a arte atzeratu dute. Gonzalez gastroenteritisak jota dago eta horregatik ezin izango dugu bihar jokatu. Atzoko pilota aukeraketan jakin zen Aspeko aurrelaria gaixo zegoela eta azkenean norgehiagoka atzeratzea erabaki du azkaindarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.