Txirrindularitza

Hain gertu eta hain urrun

Espainiako Vueltako 18. etapa irabazteko zorian egon da Haimar Zubeldia (Trek), baina esprintean aurrea hartu dio Nicolas Rochek (Sky). Erasoka aritu arren, faboritoen artean ez da izan alderik. 

jarraia114535.jpg
unai zubeldia
2015eko irailaren 10a
17:59
Entzun

Haimar Zubeldia garaipen zoragarria lortzeko zorian egon da Espainiako Vueltako 18. etapan, baina gozamen hori eskuetatik kendu dio Nicolas Rochek (Sky). Biak ihes eginda iritsi dira helmugara, eta irlandarra nagusitu da esprintean. Eguneko ihesaldian sartu dira biak, 25 txirrindulariko taldetxoan, eta Quesera lehen mailako mendateak egin du galbahea.

Atzean egurra izan da faboritoen artean. Astanak asko bizitu du erritmoa, Tom Dumoulin liderra (Giant) estutu nahian, eta Katuxako bikoak jo du erasora segidan. Mikel Landak (Astana) giroa baretuta, Fabio Aru bera (Astana) hasi da erasoka Queseran, eta estu hartu du Dumoulin. Eraso festa izan da faboritoen artean, baina guztiak elkarrekin iritsi dira azkenean. Ondorioz, Dumoulinek jarraitzen du lider, Aru hiru segundora duela.

Medina del Campon hasi eta Avilan amaituko da biharko etapa (185,8). Gorabeheratsua da amaiera, beste behin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.