Haislipek ezingo du jokatu hurrengo hiru asteetan
SASKIBALOIA. Marcus Haislip Caja Laboral Baskoniako hegal-pibotak zuntz haustura dauka ezker hankan, eta estatubatuarrak ezingo du jokatu hurrengo hiru asteetan. Haislipek, beraz, bost partida galduko ditu gutxienez: ACB ligako hurrengo hirurak, Unicaja, Kanaria Handia eta Granadaren aurkakoak; eta Euroligako lehen biak, Maccabi eta Prokomen aurkakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu