Txirrindularitza

Haizea, Bouhanni eta helegite arriskua

Nacer Bouhannik (FDJ.fr) irabazi du Espainiako Vueltako zortzigarren etapa, esprintean, azken unean mugimendu arriskutsua egin eta Michael Matthewsi (Orica) nabarmen kalte eginda. Haize-babesek tentsio handia sortu dute tropelean.

Nacer Bouhanni ezkerrean eta Michael Matthews eskuinean. Bouhanni nagusitu da, polemikarekin. JAVIER LIZON / EFE
unai zubeldia
2014ko abuztuaren 30a
17:28
Entzun

John Degenkolbi (Giant Shimano) direnak eta bi esan eta esan aritu zen Nacer Bouhanni orain egun gutxi, esprintean kalte egin ziola-eta bere onetik aterata. Baina are mugimendu arriskutsuagoa egin du frantziarrak gaur, esprintean, Michael Matthewsi (Orica) kalte eginez. Ohi baino lehenago ekin dio Bouhannik esprintari, eta estu eta larri ibili da garaipenari eusteko. Epaileek bestelakorik esaten ez badute, behintzat, Degenkolben parean jarri da jada aurtengo Vueltan, bi etapa irabazita.

Tentsioa izan da esprintean, eta tentsioa aurretik, azken hogei kilometroetan sartuta haize-babesek mila zatitan hautsi dutelako tropela. Atzean begira hasita, Degenkolb eta Nairo Quintana (Movistar) ageri ziren larri. Hamabost segundoko galera ere izan du taldetxo horrek une batean, baina, Giant Shimanoren lanari esker, bost kilometro eskas falta zirenean bat egin dute bi taldeek, eta elkarrekin helmugaratu dira faborito guztiak. Carboneras de Guadazaon eta Aramon Valdelinares artean, bederatzigarren etapa jokatuko da gaur, 185 kilometrokoa. Lehen mailako igoera da azkena, helmugara bidean dagoena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.