Mendia

Haizeak Makalu igotzeko asmoa zapuztu die Iñurrategiri, Vallejori eta Zabalzari

2009ko maiatzaren 22a
15:10
Entzun
Ondorengo egunetarako emanda dauden baldintza metereologiko txarren ondorioz, Juan Vallejok, Alberto Iñurrategik eta Mikel Zabalzak Makalu (8.463 metro) ez igotzea erabaki dute.

Euskal mendizaleek Makalu alpino estiloan eta mendebaldetik igo nahi zuten; helburu hori lortze bidean pasa den astean bi saiakera egin zituzten, baina haizearen ondorioz ezin izan zuten asmoa bete. Haizeak jarraituko duela jakin dutenean, mendia igotzeari uko egitea erabaki dute.

Vallejok adierazi du espedizioa egitea pentsatu zutenean bazekitela konplexua izango zela, baina eguraldiak ez diela asko lagundu. Hala ere, Iñurrategik esan duenez, ez dute berriro itzultzea baztertzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.