Hamalau pilotari ariko dira Bigarren Mailako lau t'erdiko txapelketan

Bihar hasiko da Olatzagutian, eta txapeldunak Lehen Mailan aritzea lortuko du

IMANOL MAGRO BILBO
2008ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Lehen Mailakoaren aurretik, eta bide batez itzalean, atzo ere Bigarren Mailako Lau t'erdiko Txapelketa aurkeztu zuten BBK-ak Bilbon duen egoitzan. Guztira hamalau parte hartzaile izango ditu, Asegarceko zortzi eta Aspeko sei, eta enpresak final-laurdenetan nahastuko dira. Azken urteetan bezala, txapelketako irabazleak heldu den urtean Lehen Mailakoan parte hartzeko eskubidea irabaziko du.

Binakako txapelketa bihar hasiko da, Olaztin, Urrizelki eta Olaetxearen arteko final-zortzirenetako partidarekin, eta abenduaren 14ra arte luzatuko. Asegarcek final-zortzirenetako lau kanporaketa antolatu ditu, eta irabazleak Aspeko pilotariekin nahastuko dira final-laurdenetan azaroaren 9tik aurrera. Gauzak hala, Mendizabal eta Oteizaren arteko partidako irabazleak Merino eta Ongairen artekoa izango du aurkari. Argote eta Izaren arteko partidako irabazleak, berriz, Cabrerizo eta Beroizen artekoaren irabazlearen aurka jokatuko du. Belloso eta Zabalaren arteko partidako irabazleak Uriarte izango du aurkari, eta Urrizelki eta Olaetxearen artekoak Apezetxea.

Final-laurdenetako irabazleek ligaxka jokatuko dute finalerdietan. Faboritoei dagokionez Jokin Argote, iazko txapeldunordea, Aratz Mendizabal, duela bi urte partidarik galdu gabe txapeldun izandakoa, etaJon Apezetxea, duela bi urteko txapeldunorde eta iaz finalerdietara iritsitakoa nabarmendu daitezke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.