Hamar aldaketa izango dira Hondarribiko taldean
Sei arraunlarik utziko dute Mikel Orbañanosek zuzendutako taldea, eta klubak lau fitxaketa egin ditu
ARRAUNA. Denboraldi honetan ez bezala, Hondarribiak ez dio segida eman ahal izango taldeari datorren denboraldian. Mikel Orbañanosek aurten bere aginduetara izan dituen arraunlarietatik seik taldea utziko dute: Gonzalo Carrionek, Iñigo Bertizek, Gorka Egiazuk eta Meltxor Amunarrizek erretiroa hartu dute; eta beste leku batera doaz Endika Lopez (Donostiarra) eta Adrian Gonzalez (Santurtzi). Hutsune horiek guztiak betetzeko, klubak egin ditu egin beharreko mugimenduak, eta lau izango dira berrikuntzak, laurak ere esperientziadunak: Alain Osanbela eta Julen Fernandez Donostiarratik doaz Hondarribiara, Battit Ondikola Lapurditik abiatuko da Euskolabel ligan arraun egitera, eta Gaizka Gorostiaga getariarrak herriko taldea utziko du. Segituan izango dute taldekide guztiek elkarren berri, datorren astelehenean hasiko dituztelako denboraldi berria prestatzeko entrenamendu saioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu