Txirrindularitza

Hamar egunen buruan Gaizka Lejarreta koma egoeratik atera daitekeela adierazi dute

Carlos Canales Alfus Tedes txirrindulari taldeko zuzendariak adierazi du Gaizka Lejarreta hamar egunen buruan koma egoeratik atera daitekeela. Lejarretak eroriko bortitza izan zuen Zamoran (Espainia), Iberdrola sarian, eta harrezkero Salamankako (Espainia) Virgen de la Vega ospitalean dago, buru-hezurrean hartutako kolpetik osatzen. "Beste hamar egun koman edukiko dute eta orduan esnatu egingo dute medikuek", azpimarratu du Canalesek.

Twitterren logoa ordenagailu baten teklatuan. LEX VAN LIESHOUT, EFE
2004ko martxoaren 23a
16:54
Entzun
Carlos Canalesek zehaztu duenez, Gaizka Lejarretaren egoera "egonkorra" da, nahiz eta "larri" jarraitu. Halaber, itxaropentsu egoteko arrazoiak dituztela nabarmendu du, bur-hezurreko kolpea hartu zuela 72 ordu pasa direlako eta hiru egun horiek direlako "kritikoenak". Beste hamar egun koman edukiko dute eta orduan esnatu egingo dute medikuek", azpimarratu du Canalesek.

Atzo arratsaldean botika gutxitu egin ziotela argitu du Canalesek, baina erabakia ez zela zuzenena izan, "kexatu egiten zelako". Halaber, Lejarretaren familia "lasaiago" dagoela esan du, "tunelaren amaiera gertuago ikusten dutelako".

Canalesek euskal gizarteak eskainitako "elkartasun keinuak" eskertu ditu. Hala, Bilboko Athleticek eta Cafes Baque txirrindulari taldeak babesa eskainiz komunikatuak helarazi dizkietela gogorarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.