Daulaghiriko (8.167 metro) gailurra iritsi dute gaur goizaldean Edurne Pasabanek eta harekin batera Al filo de lo imposible-ko espedizioa osatzen duten Asier Izagirre gipuzkoarrak, Alex Chicon bizkaitarrak, Ferran Latorre kataluniarrak eta Ivan Vallejo ekuadortarrak.
Sergio Pasaban Edurne Pasabanen aitak agertu duenez,pozik daude espedizioko kideak eta beheranzko bidean dira. Horrenbestez, 10. zortzimilako gailurra zapaltzea lortu du mendizale tolosarrak, eta marka hori gainditu duen hirugarren emakumea da. Aurretik Nieves Meroy italiarrak eta Gerlinde Kaltenbrunnerrek ere lortu dute. Munduko hamalau zortzimilakoak osatzeko, Shisha Pangma (8.046 metro), Annapurna (8.091metro), Manaslu (8.163 m.etro) eta Kangchejunga (8.586 metro)geratzen zaizkio orain.
Lehenago ere egina zuen Pasabanek Daulaghirira igotzeko saioa, 1998an eta 2001ean, baina kale egin zuen bietan.
Mendia
Hamargarren 'zortzimilakoa' lortu du Pasabanek
Marka hori iritsi duen lehen emakumea da. Asier Izagirre eta Alex Chicon euskal herritarrek, Ferran Latorre kataluniarrak eta Ivan Vallejo ekuadortarrak osatzen dute espedizioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu