Francesco Flachi Sampdoria taldeko italiar jokalariari hamasei hilabeteko zigorra jarri dio Italiako Liga Profesionaleko Diziplina Batzordeak, futbolariari egindako kontrol batean kokainaren metabolitoak azaldu direla-eta. Jokalariak positibo eman zuen kontrol batean, eta ia urte eta erdian ezingo du jokatu.
Urtarrilaren 28an eman zuen positibo Flachik, Sampdoria-Inter Milan Ligako partidaren ondoren. Ondoren egindako analisiek ere positibo eman dute.
Flachik esan du errugabea dela. Urtarrilaren 26an bere semea jaio zela-eta etxean afaria egin zutela dio,"ezezagun" baten zigarroa erre zuela pixka bat, eta balitekeela horregatik eman izana positiboa.
Futbola
Hamasei hilabeteko zigorra Italiako jokalari bati, kokaina hartzeagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu