Mendia

Hamazazpigarren aldiz Everesteko tontorrean

Appa sherpak lortu du errekorra.

2007ko maiatzaren 16a
13:21
Entzun
Appa sherpak Everest mendiaren tontorrera hamazazpigarren aldiz heltzea lortu du gaur, eta hura da hara gehien igo dena. Munduko mendirik garaiena da Everest (8.848 metro).

Gaur goizean zapaldu du gailurra Appak, beste bost sherpekin batera, Nepalgo Turismo Bulegoak esan duenez. 46 urte dauzka.

Chewang Nima sherpa da Everesteko tontor gehien egin duen bigarren mendizalea, hamalau igoerekin. Hirugarren, beste sherpa bat: Lhakpa Ghelu, hamahirurekin (gaur egin du azkena).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.