Nico Rosberg gidari alemaniarra zuen Hamiltonek mehatxu bakarra, bereziki kontuan hartuta azken sari nagusian ohiko puntuen bikoitza zegoela jokoan. Rosberg, ordea, urrun geratu da -14. postuan helmugaratu da- eta arazorik gabe lortu du Hamiltonek sari nagusia eta txapelketa irabaztea.
Lewis Hamilton of @MercedesAMGF1 wins the #AbuDhabiGP and seals the 2014 Formula One World Championship #F1pic.twitter.com/Ukg7rfwFYV
— Formula1.com (@F1) November 23, 2014
Lehen postuan atera da Rosberg, baina lehen metroetan galdu du abantaila hori. Hala, areriorik gabe nagusitu da britainiarra sari nagusi osoan zehar. Azken itzulietan Felipe Massa Ferrarikoa gerturatu bazaio ere, brasildarra hiru segundora helmugaratu da azkenean. Hamilton eta Rosberg Mercedesekoak izanik, etxe alemaniarrak irabazi du taldekako saria.
2008an irabazi zuen lehen aldiz munduko txapelketa.
Sailkapen orokorra:
1. Lewis Hamilton (Mercedes GP): 384
2. Nico Rosberg (Mercedes GP): 317
3. Daniel Ricciardo (Red Bull): 238