eskubaloia

Handia egin dute Itxakok eta Bera Berak

Hamahiru goleko aldeaz irabazi behar zuten Lizarrakoek, eta hamabikoaz Donostiakoek; bi taldeek lortu dute EHF Kopan eta Errekopan aurrera egitea.

2013ko otsailaren 11
16:49
Entzun

Balentria egin zuten atzo euskal eskubaloi taldeek Europan. Itxako EHF Kopako final laurdenetan da, atzo Turkiako Cankaya Bel Ankara taldeari 36-23 irabazi eta gero. Larunbatean 37-24 galdu zuten Lizarrakoek, eta hamahiru goleko aldeaz irabazi behar zuten atzo kopan aurrera egiteko; baita lortu ere.

Beste horrenbeste egin zuen Bera Berak Errekopan. Ez zuten partida erraza donostiarrek, 32-20 galdu baitzuten Poloniako Vistal Lcazpol Gdyniaren aurka. Reyes Karrereren neskek 29-17 irabazi zuten atzo eguerdian jokatutako partidan, eta etxetik kanpo gol gehiago sartzeari esker, Errekopako final laurdenetara igaro da Bera Bera.

Asteazkenean derbia dute Itxakok eta Bera Berak ABF Ligan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.