Baskonia Kopako zerrendaburu izango da. Hirugarren postuan finkatu da atzo Joventut egurtu ostean, eta Kopako final-laurden batean 5. eta 8. postuen artean sailkatutako talderen bat izango du. Bilbo Basket, agian. Arabarrek partida txukuna jokatu zuten Joventuten aurka. Defentsan serio aritu ziren lehen hiru laurdenetan, kataluniarren erasoko jarduna 54 puntura mugatuz. Eta erasoan ere aise aritu zen. Huertas, Oleson eta Teletovic bikain aritu ziren, eta Baskoniak etekin handia atera zien Joventutek emandako baloi mordoei: hamazazpi denera.
Teletovic haserretuta ibili zen lehen zatian saskiarekin, baina bigarrenean lau hiruko saskiratu zituen. Oleson ere txukun aritu zen. Bai erasoan, 17 punturekin, baita defentsan ere. Huertas izan zen, halere, partidako jokalari onena. 14 puntu sartu zituen brasildarrak, eta 9 asistentzia eman.
Hankapean ibili du Baskoniak Joventut, eta garaipen erosoa lortu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu