San Fiorretik atera eta San Vendemianon amaitu da Italiako Giroko hirugarren etapa. Txirrindulariek ehun kilometro inguru egin dituzte, eta bidean mendate bakarra izan dute, 241 metroko Ca'del Poggio.
Hirugarren atapa sprintean amaitu da, eta Hannah Barnes izan da azkarrena helmugarainoko azken metroetan. Canyon-SRAM taldeko txirrindulariaren atzetik heldu da Cervelo-Biglako Lotta Lepisto, eta hirugarrenean Cylance Pro Cycling taldeko Kirsten Wild.
Sailkapen nagusian, berriz, aldaketarik ez da izan lehen postuetan. Anna va der Breggenek jarraitzen du lidergoan, Annemiek van Vleuten da bigarren eta Elisa Longo Borghini hirugarren.
Bihar Occhiobellotik irtengo dira txirindulariak, eta toki berean amaituko dute 118 kilometroko ibilbidea egin ondoren. Etapa laua da biharkoa, inolako mendaterik gabekoa.