Harlequinsen aurka hasiko du Baionak 'Challenge'-a

Lapurtarrek hiru porrot jaso dituzte jarraian, eta berriz irabaztea da gaur arratsaldeko helburu nagusia

Eneritz Zabaleta.
Baiona
2010eko urriaren 10a
00:00
Entzun
Baionak ere, Miarritzeren irudiko, Europako Kopa hasiko du gaur arratsaldean. Londresko Harlequins taldearen aurka jokatuko du, 18:45ean, Jean Dauger zelaian. Top 14 hasiera arras ona egin ondoren, behera bidean daude Aturri eta Errobi bitarteko jokalariak, eta igande honetako helburu nagusia berriz irabazten hastea izanen da, dinamika onera itzultzeko.

Lehen partida gogorra izanen dute Christian Gajanen jokalariek, multzoko talde indartsuena baita Harlequins. Ingelesak Heineken kopa jokatzen ohituta daude, baina iragan sasoian ez ziren fin ibili, eta, ondorioz, Challenge-a jokatuko dute sasoi honetan. Francis Salagoitiren hitzetan, baionarrek gustura hartuko lukete Challenge-ko ligaxkan aitzina egitea eta final-laurdenak jokatzea.

Horretarako, ezinbestekoa izanen da Harlequinsi irabaztea. Atzo jokatutako partidaren emaitza ikusita, litekeena da multzoa Harlequins eta Baionaren arteko afera izatea. Italiako I Cavaliere Estra taldea ezezaguna da, eta Irlandako Connacth-ek ez du serio hartu lehia, atzo Italian galtzaile atera zelako (23-21). Horrenbestez, ingelesei irabaziz gero, aitzina joateko urrats handia eginen du Baionak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.