Harrokeriarik gabe

Irujok eta Pascualek 22-20 irabazi diete Xalari eta Laskuraini, sanmateoetako binakako torneoan

Erredakzioa
Donostia
2010eko irailaren 22a
00:00
Entzun
Oraingoan ez zen izan ezustekorik sanmateoetako binakako torneoan, eta garaipena lortzeko faboritoak zirenek irabazi zuten. Juan Martinez de Irujok eta Iñigo Pascualek 22-20 hartu zituzten mendean Yves Salaverri Xala eta Aritz Laskurain, B multzoko bigarren jardunaldian. Emaitzak agerian uzten du partida oso parekatua izan zela. Hala ere, egia da 0-1ekoan eta 1-2koan ez beste guztietan Irujo eta Pascual izan zirela aurretik. Emaitza, beraz, justua da. Iberoko aurrelaria izan zen neurketako jokalaririk onena.

Atzo irabazita, Irujok eta Pascualek garaipen bat dute sailkapenean -atzo jokatu zuten estreinakoa-. Xalak eta Laskurainek, ordea, jada ez dute ia aukerarik finala jokatzeko, jokatu dituzten bi partidak galdu baitituzte -lehen norgehiagokan, Xalak eta Zubietak 16-22 galdu zuten, Saralegi-Beginoren aurka-.

Gaur binakako txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko da, B multzoko bigarrena. Titin III.a-Barriolak Berasaluze VIII.a-Apraizen aurka jokatuko dute. Titinek eta Barriolak 22-21 galdu zuten herenegun Bengoetxea VI.a-Ruizen aurka. Beraz, gaur irabaztea komeni zaie, sailkatzeko aukerari eutsi ahal izateko. Berasaluze VIII.a-Apraizek, berriz, estreinako partida izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.