Txirrindularitza

Hasi da agertzen Bouhanni

Cofidis taldeko frantziarrak irabazi du Dauphineko bigarren etapa, esprintean. Erorketa izan da azken kilometroetan, eta Joaquim Rodriguez (Katuxa) izan da kaltetuetako bat.

jarraia111801.jpg
unai zubeldia
2015eko ekainaren 8a
16:09
Entzun

Pixkanaka, hasi da agertzen Nacer Bouhanni (Cofidis). Frantziarrak apustu serioa egin zuen udan, World Tourretik kanpoko egitura batera jauzia eginda, eta, bere onetik aterata ibili den arren, hasi da fruituak jasotzen. Esprinterren taldeek ondo kontrolatu dute Arnaud Courteille (FDJ), Perrig Quemeneur (Europcar) eta Daniel Teklehaimanoten (MTN) ihesaldia, zazpi minutuko aldea izan dute gehienez, eta helmugara iristeko 3,5 kilometro falta zirela etsi dute. Aurretik, erorketa izan da tropelaren erdian, eta, besteren artean, 1.10 minutu galdu du Joaquim Rodriguezek (Katuxa), baina epaileek denbora bera eman diete kaltetutako guztiei. Peter Kennaughek (Sky) jarraitzen du lider. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.