MUNDUKO SASKIBALOI TXAPELKETA

Hasi da lehia Barakaldon

Ukrainak eta Turkiak irabazi egin dute estreinakoan, Dominikar Errepublikaren eta Zeelanda Berriaren aurka. 

Ukrainaren eta Dominikar Errepublikaren arteko lehia. ALFREDO ALDAI / EFE
2014ko abuztuaren 30a
19:57
Entzun

Hasi da lehia Munduko Txapelketan, eta jada jokatu dira lehen bi partidak Barakaldoko BEC-n. Estreinakoan, Ukrainak 72-62 irabazi dio Dominikar Errepublikari eta bigarrengoan Turkiak 76-73 Zeelanda Berriari. Gauean jokatuko du AEBetako selekzioak, Finlandiaren aurka (21:30). 

Egunean zehar giro ona izan da bai Bilbon, bai Barakaldon. Milaka saskibaloizale gerturatu da txapelketaren harira antolatutako ekitaldietara. Haiekin batera izan dira atzerritik etorritako milaka jarraitzaileak, finlandiarrak, turkiarrak, ukrainarrak... 

Aldarrikapenak ere izan du tokirik. Izan ere, EH Bilduk deituta, kontzentrazioa egin dute BECen aurrean, Freedom for the Basque Country lelopean (Askatasuna Euska Herriarentzat).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.