Hasiberritan, eta larri

Taldearen inguruan dagoen urduritasuna baretzeko garaipena behar du Athleticek gaur. SAILKAPENAK. IKUS PDF-A

haritz gallastegi
2006ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Athleticek neurketa gaitza dauka gaur Atletico Madrilen aurka. Talde zuri-gorriak aurkari gogorra izango du aurrean, baina ezin du huts egin. Irabazi egin behar du, ezinbestean. Espainiako Ligako hirugarren jardunaldia izan arren, ez dago beste aukerarik. Ez da giro Athleticen. Urduritasuna da nagusi. Jokalariek eta teknikariek lasaitasuna eskatzen dute. Eurak lasai agertzen dira hedabideen aurrean. Kezka handia izanda ere, ez dute beste aukerarik. Eurak dira egoerari buelta eman diezaioketen bakarrak. Zelaitik kanpo, konfiantza itxura emanda. Zelaian, berriz, garaipenak eskuratuta. Athleticen dagoen egoneza baretzeko, irabazi baino gehiago egin beharko du Felix Sarriugartek zuzentzen duen taldeak. Hiru puntuak bereganatu eta itxura ona eman behar du. Garaipenean zortea tartean badago, korronte ezkorraren aldekoek ez dute etsiko. Kritikak ez dira leunduko.

Itxura ona emateak ez du esan gura aurkaria txikitu behar denik. Gogoa, erritmoa eta intentsitateari esker irabaziz gero, giroa epelduko da. Athleticek bere bereak dituen ezaugarriak berreskuratzen baditu, aurrerapauso itzela eman lezake taldeak. Beharbada, hiru puntuek baino garrantzi handiagoa izan dezake gaur egindako jokoak. Joan den denboralditik izan ez dituzten sentsazioak berreskuratu behar dituzte taldeak, zaleek eta hedabideek.

Sarriugartek aldaketak egingo ditu sentsazio ona berreskuratu eta garaipenaren bidea hartzeko. Hamaikakoa eta joko sistema aldatuko ditu. Zaldibarko teknikariak bi aurrelarirekin jokatzeko asmoa dauka. «Joko sistema aldatzeak ez du urduritasuna erakusten, aberastasuna baizik», adierazi zuen Sarriugartek aste honetan. Beraz, Urzaiz hasierako hamaikakoan ikusteko aukera handia dago. Athleticeko aurrelarien ekarpena asko aldatzen ez bada, sasoi honetan ere partida asko jokatzeko aukera izango du aurrelari beteranoak. Halere, Fernando Llorentek eta Etxeberriak ere joka dezakete Adurizen ondoan. Espainiarrak eta elgoibartarrak Urzaizek baino mugikortasun eta azkartasun handiagoa eman diezaiokete taldeari. Horretarako, Etxeberria osatu egin beharko da. Izan ere, atzoko entrenamendu saioan min hartu zuen bizkarrean eta zalantzan dago gaur jokatzeko moduan egongo den.

Aurrean ez eze, atzean ere berrikuntzak izango dira. Casas min hartuta dago eta lesionatuta egongo ez balitz ere lekua galduko luke hasierako hamaikakon -Ustaritz, Orbaiz eta Dañobeitiak ere ez dute jokatuko min hartuta daudelako-. Amorebietak edo Expositok jokatuko dute sopeloztarraren postuan. Ez bata, ez bestea ez dira ezker hegalekoak. Halere, joan den denboraldian Iurretakoak jokatu zuen ezker hegalekoan eta Ruiz de Loperan ere berak hartu zuen Casasen lekua.

Athletic puntu premia handiarekin dago, baina baita Atletico Madril ere. Javier Agirreren taldeak bi partidatik bat irabazi du. Berez, ezin zaio ezer aurpegiratu. Galtzea normala da futbolean. Baina Espainiako taldeak jokalariak fitxatzerakoan gastatu dituen milioi guztiak kontuan hartuta eta Madril aldean duten behar historiakoa eta presioa aintzat hartuta, partida guztietan emaitza onak eskuratzera behartuta daude. Gaur ez du Fernando Torresek jokatuko, baina goi mailako makina bat jokalari zelairatuko ditu Osasunako entrenatzaile ohiak. Euren artean egon daiteke Sergio Aguero gaztea. Agirrek zaindu egin gura du. Presioa kendu gura dio, baina Espainiako hiriburuko hedabideek izar berri bat sortu gura dute. Ezer erakutsi aurretik.

Halere, erne Atletico Madrilekin. Ez du joko ikusgarririk egiten baina talde arriskutsua da. Etxetik kanpo, arriskutsuagoa. Kontraerasoan jokatzeko jokalari aproposak ditu, gainera. Athleticek ezin du lo hartu.

Elastikoa publizitaterik gabe, oraingoz

Athletic aspaldi hasi zen bere elastikoan publizitatea ipiniko zuen erakunde edo enpresa aproposaren bila. Orain bi denboraldi talde zuri-gorriak UEFA Kopan jokatu zuenean Eusko Jaurlaritzak babestutako publizitatea eraman ondoren-Euskadi jartzen zuen elastikoan-, taldearen historian Espainiako Ligan lehen aldiz elastikoan publizitatea ipiniko zuen babesle baten atzetik hasi zen Bilboko kluba. Aseguru enpresa baten eskaintza omen da Ibaiganeko zuzendariei gehien gustatu zaiena. Gaur enpresa horren izena elastikoan agertuko zela ere argitaratu zuten zenbait egunkarik. Ez da horrelakorik gertatuko, oraingoz. Bi aldeen arteko negoziazioan eten bat egon da. Eten handia.

saILKaPenaK*

LEHEN MAILA
3. JARDUNALDIA
ATZO
DEPORTIVO-VILA-REAL
GAUR ORDUA TB
Sevilla-Betis 19:00

Zaragoza-Mallorca 20:00 O.I.

Recreativo-Levante 20:00 O.I.

Athletic-At. Madril 20:00 O.I.

Valentzia-Getafe 20:00 O.I.

Racing-Bartzelona 20:00 O.I.

Osasuna-Gimnastic 20:00 O.I.

Espanyol-Celta 20:00 O.I.

Real Madril-Reala 21:00 C+ E.

PuntuakJ I B G
1. Sevilla6 2 2 0 0

2. Bartzelona6 2 2 0 0

3. Getafe6 2 2 0 0

4. Valentzia6 2 2 0 0

5. Real Madril4 2 1 1 0

6. Deportivo4 2 1 1 0

7. Recreativo 4 2 1 1 0

8. Zaragoza3 2 0 1 1

9. Betis 3 2 0 1 1

10. Celta3 2 0 1 1

11. Gimnastic3 2 0 1 1

12. At. Madril3 2 0 1 1

13. Mallorca2 2 0 2 0

14. Vila-real1 2 0 1 1

15. Reala1 2 0 1 1

16. Athletic 1 2 0 1 1

17. Racing0 2 0 0 2

18. Espanyol 0 2 0 0 2

19. Osasuna 0 2 0 0 2

20.Levante0 2 0 0 2

Txapeldunen LigaraUEFAra Bigarren A Mailara



4. JARDUNALDIA
LARUNBATEAN ORDUA TB
BETIS-REAL MADRIL 22:00 LA SEXTA
IGANDEAN
Atletico Madril-Sevilla

Mallorca-Espanyol 20:00 O.I.

Vila-real-Zaragoza 20:00 O.I.

Reala-Recreativo 20:00 O.I.

Levante-Deportivo 20:00 O.I.

Getafe-Athletic 20:00 O.I.

Gimnastic-Racing 20:00 O.I.

Celta-Osasuna 20:00 O.I.

Bartzelona-Valentzia 21:00 C+ E.

BIGARREN MAILA
3. JARDUNALDIA
JOKATUTAKOAKEMAITZA
Ponferradina-Las Palmas3-0

Elx-Sporting1-0

Malaga-Numancia1-2

Real Madril B-Albacete2-1

Lorca-Murtzia Hiria1-0

Vecindario-Alaves0-1

GAUR ORDUA TB
Almeria-Cadiz 12:00 C+E.

Valladolid-Ejido 17:30 Loc.

Tenerife-Hercules 18:00

Xerez-Salamanca 19:00

Murtzia-Castello 20:30

PuntuakJ I B G
1. Xerez9 3 3 0 0

2. Albacete9 3 3 0 0

3. Cadiz7 3 2 1 0

4. Valladolid6 3 2 0 1

5. Hercules6 3 2 0 1

6. Salamanca6 3 2 0 1

7. Murtzia Hiria6 3 2 0 1

8. Sporting6 3 2 0 1

9. Malaga 6 3 2 0 1

10. Alaves4 3 0 1 1

11. Murtzia4 3 0 1 1

12. Castello4 3 0 1 1

13. Numancia4 3 0 1 1

14. Ponferradina3 3 1 0 2

15. Tenerife 3 3 1 0 2

16. Vecindario3 3 1 0 2

17. Las Palmas3 3 1 0 2

18. Ejido3 3 1 0 2

19. Elx1 3 0 1 2

20. Lorca1 3 0 1 2

21. Real Madril B1 3 0 1 2

22. Almeria0 3 0 0 3

Lehen MailaraBigarren B Mailara

*atzoko partidak kontuan hartu gabe
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.