Txapeldunen Liga

Hauspoak erabaki du sailkapena

Argitu da zein lau talde ariko diren Txapeldunen ligako finalaurrekoetan: Atletico Madril, Bayern Munich, Chelsea eta Real Madril. Bihar egingo dute finalerdietako zozketa.

Olaia Juaristi.
2014ko apirilaren 10a
16:59
Entzun

Atzo jokatu ziren final-laurdenetako azken bi partidak, eta Bayern Munichek eta Atletico Madrilek irabazi zuten. Atletico Madrilek Bartzelonari 1-0 irabazi zion, eta Espainiako taldeak txapelketako ezusteko nagusia izaten jarraitzen du. Bayern Munich iazko talde txapeldunak, berriz, 3-1 irabazi  zion Manchester Unitedi. Bi partidak estu eta biziak izan ziren, eta bietan ahalegin fisiko handiena egin zuenak irabazi zuen.

Espainiako bi talde egongo dira finalaurrekoetan: Atletico Madril eta Real Madril. Historian behin bakarrik sailkatu dira Espainiako bi talde finalaurrekoetarako, eta aurtengoa izango da bigarrengoa 55 urteren ondoren. Ederki sufrituta sailkatu zen herenegun Real Madril laugarrenez jarraian finalerdietarako. Joanekoan 3-0 irabazita sailkapena ondo bideratuta izanagatik, 2-0 galdu baitzuen itzulikoan.

Beste bi taldeak, Chelsea Erresuma Batukoa, eta Bayern Munich Alemaniakoa dira. Ingalaterrako taldeak 2-0 irabazi zuen herenegun itzulikoan, Schuerrlek eta Bak sartutako golei esker, azkena, partida amaitzeko hiru minutu eskas falta zirela. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.