Hautagaiak agertzen doaz

Azpeitiko Ilunpek Burlatako Zugarralde zerrendaburuaren aurka irabazi du

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2010eko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Galdakaoko Adiskidek eta Azpeitiko Ilunpek jokatuko dute BERRIAko VII. Txapelketako bigarren final-laurdena. Bi taldeekerakutsi dute, gainera, aurrerantzean zeresana eman dezaketela. Galdakaok talde borobila du, nagusitasunez kanporatu du Iruñeko Oberena, eta 2008an lorturiko txapela berriz ere irabazteko faboritoetako bat da. Ilunpek, berriz, bi bikote on ditu, eta iragan igandean nahiz eta pilotari garrantzitsuren bat falta izan, bi partida alde handiz irabazita kanporatu zuen Zugarralde. Burlatako taldea txapelketari agur esan dion bigarren zerrendaburua da.

Adiskide 3 (66)

Oberena 0 (36)

KADETEAK

Elezkano II.a-Hernandez 22

Jaurena-Cordon 8

GAZTEAK

Larunbe-Galarza 22

Juanenea-Etxamendi 13

NAGUSIAK

Uriarte-Kantxo 22

Olangua-Azanza 15

Iragan ostiralean jendetza bildu zen Galdakaoko pilotalekuan kanporaketa ikusteko, eta inauteri giro onean etxeko taldearen erakustaldiarekin gozatu zuen. Adiskidek hiru partidak erraz irabazi zituen, eta urrun irits daitekeela irudia emanda. Kadeteen partida hasi eta berehala hautsi zen (6-2, 11-4 eta 16-7). Oberenakoek lan ona egin zuten, baina Danel Elezkanok bikain jokatu zuen, eta 15 tanto egin zituen.

Jubenilen partidan Adiskidek bi atzelarirekin jokatu zuen, eta, taktika horrekin, partidaren bigarren zatian izan zuten etekina. Hasiera orekatuaren ondoren (11-8), Juanenea Oberenako atzelaria apurka ezinean hasi zen. Egoerak arriskatzera behartu zituen nafarrak, eta ez zuten asmatu. Bien artean hamasei huts egin zituzten. Kerman Galarza Adiskideko atzelaria izan zen laukoteko onena. Azkenik, eta kanporaketa erabakita zegoen arren, nagusien partida izan zen onena. Bi atzelariek lan txukuna egin zuten, eta orekari eutsi zioten (10-10). Gauzak hala, aurrelarien arteko demak erabaki zuen partida. Biak ondo jardun zuten, baina Rober Uriarte Aspeko profesional ohia gehiago nabarmendu zen. Guztira hamasei tanto egin zituen.

Zugarralde 1 (37)

Ilunpe 2 (53)

KADETEAK

Agirre-Goñi 22

Aizpuru-Eizmendi 9

GAZTEAK

Tainta-Mayans 9

Etxaniz-Aizpuru 22

NAGUSIAK

Santesteban-Lopetegi 6

Otamendi-Uzkudun 22

Azpeitiko Ilunpek eta Burlatako Zugarraldek ez zuten kanporaketa ona jokatu, iragan igandean, Hernanin, hiru partidetan oreka txikia egon baitzen. Zerrendaburuek ondo hasi zuten lehia, eta eroso irabazi zuten kadeteen partida. Hasierako oreka (6-5) desagertu egin zen, eta berehala ireki zuten tartea. Asier Agirrek hemeretzi tanto egin zituen.

Ilunpek 40 minutu behar izan zituen kanporaketa berdintzeko. Jubeniletako partida hasieratik hautsi zen (11-3). Aizpuru gehiago zen atzean, eta Etxanizek hamazazpi tanto egin zituen guztira. Nagusien partidan espero zen oreka gehien, baina ez zen halakorik egon. Uzkudun Ilunpeko atzelariak maila bikaina eman zuen, eta nagusi izan zen koadro luzeetan. Aurrean, Otamendik, Larrañagaren ordez, ezuste gozoa eman zuen, eta ondo baliatu zuen kidearen lana. Azpeitiarrek hasieratik utzi zuten garbi final-laurdenetan ariko zirela (4-16).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.