Hawaiiko Ironmana, munduko triatloi guztietan handiena, atleta orok amesten duen lasterketa da

2011ko urriaren 7a
00:00
Entzun
1978. urtean jaio zen Hawaiiko Ironmana, orduan antolatu baitzuten estreinako aldiz, John Collins AEBetako kirolariaren eskutik. Banatutako hiru proba jokatu ziren orduan: igeriketan, txirrindularitzan eta maratoian. AEBetako kirolariari hirurak egun bakarrean batzea bururatu zitzaion, zalantza baitzuen zein kirolari ote ziren indartsuenak. Irabazleari Ironman deitzen zioten, eta ingelesez burdinazko gizona esan nahi du. Urteekin izen hori labur gelditu zen, eta emakumeak ere parte hartzen hasi ziren. 1978an soilik hamabost parte hartzaile izan ziren, eta hurrengo urtean, 1.800. Hasiera batean Waikikin egin zuten proba, baina 1981ean lekuz aldatzea erabaki zuten, eta ordutik Kona irlan jokatzen da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.