Hector Moreno da Iñigo Martinezen ordezkoa

2018ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Hector Moreno erdiko atzelari mexikarra fitxatu du Realak, Espainiako Futbol Liga Profesionalaren oniritzia bart gauean jasota. Hiru urte eta erdirako sinatu du kontratua, eta sei milioi euro ordaindu ditu Realak. Hura izango da Iñigo Martinezen ordezkoa.

Eskarmentu handiko jokalaria da Moreno. 30 urte ditu, eta orain arte Erroman jokatzen aritu da. Horren aurretik, AZ Alkmarren eta PSV Eindhovenen ere jokatu zuen. Espainiako Liga ere ezagutzen du Morenok, Espanyolen aritu baitzen lau denboralditan. Horrenbestez, uste da ez zaiola askorik kostako talde txuri-urdinera egokitzea.

Moreno Mexikoko selekzioko kapitaina da, eta sasoi onean iritsi nahi du udan Errusian jokatuko den Munduko Kopara. Horretarako jokatu egin nahi du, eta Erroman ez zituen aukerak baliatu nahi ditu. Jokalari indartsua, sendoa eta azkarra da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.