Heineken koparekin amets egiten segitzen dute Miarritzek eta Baionak

Bi euskal taldeek irabazi egin dute: miarriztarrek 52-26 Briveri, eta baionarrek 17-22 Montpellierri

Erredakzioa
Baiona
2011ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Jardunaldi bikaina izan da Top14ko 24.a euskal taldeentzat. Biek irabazi egin zuten atzo, eta garaipen horiei esker, aurreneko sei taldeen artean sailkatu eta datorren sasoian Heineken kopa jokatzeko aukerari eusten diote liga erregularra amaitzeko bi jardunaldi eskas falta direla. Miarritzek astindu ederra eman zion Briveri Aguileran (52-26), eta postu bat egin du gora sailkapenean. Bosgarren da orain, eta bi puntu eskasera du bigarren sailkatua:Racing. Baionak ere garaipen bikaina lortu zuen, Montpellier atzo arte hirugarren sailkatua zenari irabazi baitzion, haren zelaian (17-22). Baiona bederatzigarren da orain, eta lau puntura du seigarren sailkatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.