Lau t'erdiko txapelketa

Helburua bete du Olaizola II.ak, finalaurrekoetan sartuta (22-16)

Finalaurrekoetarako txartela eskuratu du goizuetarrak, Ezkurdiaren aurka.

Aimar Olaizola, aurreko partida batean. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2014ko azaroaren 16a
18:43
Entzun

Garaipena behar zuen Aimar Olaizolak lau t'erdiko txapelketaren finalaurrekoetan sartzeko, eta ez du hutsik egin. Partidaren gidaritza eramatea kostatu zaio, ordea. Joseba Ezkurdiak ez zuen ezer jokoan —aurreko bi partidak galduak zituen—, baina esana zuen irudi onena ematera zihola, eta hasieran behintzat ez dio partida erosoa utzi aurkariari. Zazpi berdinketa gon dira markagailuan partidaren lehen zatian, eta edozeinek irabaz zezakeela zirudien.

12. tantotik aurrera, ordea, nagusi agertu da Olaizola II.a, sake onekin partidaren norabidea bere aldera eramanez. Sei tantoko tartea irekitzea ere lortu du goizuetarrak (18-12). Ezkurdiak, halere, ez du behin ere etsi, eta markagailuan hurbiltzea lortu du, jarraian hiru tanto eginez (18-15). Olaizolak, baina, aurretik irekitako tarteari eutsi eta are gehiago zabaldu du, bukaeran erakutsiz partidako jokorik onena. Hala, garaipena eta finalaurrekoetarako txartela bereganatu du goizuetarrak. Ekaitz Saralegi izango du aurkari lau t'erdiko txapelketako finalaurrekoan. Beste norgehiagoka Juan Martinez de Irujok eta Oinatz Bengoetxeak jokatuko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.