SOKATIRA

Helduak bai, baina ez zaharkituak

Abadiñok sortu zeneko 15. urteurrena ospatuko du Nazioarteko Txapelketa antolatuz asteburuan

ABADIÑO
2005eko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Sokari tiraka ez baino mikrofonoen kableei tiraka jarri zituen argazkilari batek prentsa aurrera agertu ziren kideak, nonbait, sokatiran aritzeko aproposak ikusi zituen mahaiaren inguruan bildu direnak. Asteburuan Abadiñok antolaturiko Nazioarteko Txapelketan ariko diren tiralariek itxura hobea erakusten ahal dute eta gogotsuago jarduten ahal dute, bestela zail izango da arrakastatsua gertatzea.

Argazkilariak hizlari aritu ziren zazpi partaideak antzerki lanean jarri zituen ekitaldiaren amaieran, baina baita gainerakook ederki baliatu ere aukera, horrelako argazki bat ateratzeko aukera gutxitan izaten baita.Abadiño taldea aurrean dabilela eta pozik egotekoa dela. Tiralarien artean, eta, oro har talde osoan oso giro egokia dagoela eta horregatik, laguntzeko prest daudela adierazi zuten, besteak beste, mahakideek. Honi eta hari eskerrak emateko ere eskatu zuen Bizkaiko Diputazioko ordezkariak, ekitaldira agertzerik ez zuela izan argudiatuta.Bestalde,esateko ezer askorik ez zuela edierazi zuen Xabier Uriarte herriko alkateak, baina gero ongi erantzun zion langintzari. Damu zen Japonia ez delako ariko txapelketan. Izan ere, haien jantzi bereziak, tiratzeko era bortitza eta izakera nabarmentzekoak baitira.

Durangon jokatuko dute

Txapelketa Durangon(Bizkaia) jokatuko da, Abadiñok ez duelako kirol gune egokirik. Soilik gizonezkoak ariko dira, eta sei naziotako klubak tiratuko dute Landako kiroldegian; munduko onenak; hots, Kilroe eta Raunds Woodbine (Ingalaterra), St.Pats, Bremore Farmers eta Clonmany (Irlanda), Stans-Oberdorf (Suitza), TTv IT Heidenskip (Holanda), 6 Conceyos (Asturias-Espainia), eta Euskadiko Txapelketan dihardutenak. Etzi, 600 kilokoen txapelketa jokatuko dute lehian ariko diren 16 taldek, zortziko bi multzotan banatuta. Liga jokatu ostean, multzo bakoitzako lehen bi sailkatuek finalerdiak jokatuko dituzte. Antzeko moduan lehiatuko dira 640 kilokoak, baina 14 talde izango dira. Larunbateko saioa 14:00etan hasiko da, eta ETBk 17:00etan emango du zuzenean. Igandekoa 640koa izango da, eta 10:30ean hasiko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.