"Aurrean kalitate handia dugu", zioen lehengo astean Robben Herbehereetako jokalariak, eta ez du arrazoi faltarik. Robben ez ezik, Kuyt, Van der Vaart, Sneijder, Van Persie, Elia edota Huntelaar ditu azken metroetarako, eta hori asko da. Gainera, baloiaren jabetza handia dauka taldeak.
Hala ere, gaur Danimarkaren aurka kostatu zaie garaipena eskuratzea. Lehen zatian baloia izan dute, baina ia gol aukerarik ez. Kontrarioek gol okasio gehiago izan dituzte. Hutsean joan dira aldagelara. Segituan sartu dute Herbehereek 1-0eko gola. Danimarkak bere atean egin du, ordea: Simon Poulssenek, 46. minutuan.
Hobeto jokatu dute Herbehereek bigarren zatian. Elia atera du hautatzailea, eta igarri da hegaletako jokoan. Kuytek bukatu du partida, 85.ean, 2-0eko gola sartuta; area txikian soltean geratu zen baloi bat baliatu du.
Gaur irabazita, Munduko Kopako final-zortzirenetan egoteko jauzi handia eman dute, Kamerun eta Japonia direlako multzoko beste taldeak. Fase honetan multzoko lehen biak sailkatuko dira.
Herbehereak 2. Stekelenburg, Van der Wiel, Heintinga, Mathidsen, Van Bronckhorst, Van Bommel, De Jong (De Zeeuw, 87m), Sneijder, Van der Vaart (Elia, 68m), Kuit, Van Persie (Afellay, 77m).
Danimarka 0. Sorensen, Kjaer, Agger, Jacobsen, Simon Poulsen, Cristian Poulsen, Jorgensen, Kahlenberg (Eriksen, 73m), Enevoldsen (Gronkjaer, 55m) Bendtner (Beckmann, 62m), Rommedhal.
1-0: Simon Poulsen (46m, bere atean). 2-0: Kuyt (85m).
E Multzoa
Herbehereen aurrena
2-0 hartu dute mendean Danimarka. Erasoko jokoa egin arren, kostatu egin zaie golak sartzea. Kontrarioek euren artean egin dute 1-0ekoa, eta 2-0ekoa 85. minutuan heldu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu