Athleticek Herculesen zelaian jokatuko du Espainiako Lehen Mailako 2010-2011 denboraldiko aurreneko jardunaldian, Osasunak Almeria hartuko du eta Realak Vila-real.
Gaur eguerdian egin dute jardunaldien zozketa Madrilen, Espainiako Futbol Federazioan. Lehen jardunaldiko beste partidak: Racing-Bartzelona, Mallorca-Real Madril, Atletico Madril-Sporting, Espanyol-Getafe, Levante-Sevilla, Deportivo-Zaragoza eta Malaga-Valentzia.
Abuztuaren 28-29ko asteburuan hasiko da Lehen Maila, eta 2011ko maiatzaren 22an bukatuko. Astegunez hiru jardunaldi jokatuko dituzte: irailaren 22an, martxoaren 2an eta maiatzaren 11n.
Euskal taldeen bigarren jardunaldia -irailaren 10-11n-: Athletic-Atletico Madril, Real Madril-Osasuna eta Almeria-Reala.
Hirugarrena -irailaren 18-19an-: Sporting-Athletic, Mallorca-Osasuna eta Reala-Real Madril.
Azkenekoa: Racing-Athletic, Osasuna-Vila-real eta Reala-Getafe.
Derbiak
Lehen euskal derbia: Osasuna-Reala, irailaren 21-22an. Bigarrena: Athletic-Osasuna, azaroaren 27-28an. Hirugarrena: Reala-Athletic, abenduaren 4-5ean.
Azkeneko hiru urteetan Bigarren A Mailan aritu ondoren, Realak ekainean lortu zuen Lehen Mailara igotzea.
futbola
Hercules-Athletic, Osasuna-Almeria eta Reala-Vila-real lehen jardunaldian
Abuztuaren 28-29ko asteburuan hasiko da Espainiako Lehen Maila. Gaur egin dute jardunaldien zozketa. Lehen itzuliko derbiak: Osasuna-Reala (irailak 21-22), Athletic-Osasuna (azaroak 27-28) eta Reala-Athletic (abenduak 4-5).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu