Gaur egin dute Madrilen Espainiako Koparen final-hamaseirenetako kanporaketen zozketa eta, euskal taldeen artean, Athletici Hercules egokitu zaio, Osasunari Mallorca eta Real Unioni Valentzia.
Athleticek joaneko partida Herculesen zelaian jokatuko du. Osasunak eta Real Unionek, aldiz, lehen partida etxean izango dute.
Azaroaren 13an jokatuko dituzte final-hamaseirenetako joaneko partidak, eta urtarrilaren 2an itzulikoak.
Espainiako Bigarren A Mailako taldea da Hercules. Real Union Irungo (Gipuzkoa) taldea, Bigarren B Mailakoa. Beste denak, Lehen Mailakoak.
Beste kanporaketak:
Alacant-Real Madril.
Denia-Sevilla.
Alcoyano-Bartzelona.
Burgos-Getafe.
Pontevedra-Zaragoza.
Las Palmas-Vila-real.
Granada 74-Atletico Madril.
Elx-Betis-
Malaga-Racing.
Xerez-Recreativo.
Espanyol-Deportivo.
Levante-Almeria.
Valladolid-Murtzia.
Futbola
Hercules-Athletic, Osasuna-Mallorca eta Real Union-Valentzia Espainiako Kopan
Azaroaren 13an jokatuko dira final-hamaseirenetako joaneko partidak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu