Ezustekoa gaur, emakumezkoen eskubaloian. Hungaria partidarik irabazi gabea zen Tokioko Olinpiar Jokoetan, baina gaur 29-25 irabazi dio Espainiari, B multzoko ligaxkako laugarren jardunaldian. Espainiako selekzio guztia bezalaxe, Nerea Pena eta Ainhoa Hernandez euskal herritarrak ere makal aritu dira. Lehenak bi gol sartu ditu (bost jaurtiketa), eta bigarrenak bat. Etzi jokatuko dute ligaxkako azken jardunaldia, bosgarrena, eta Espainiak Errusia izango du aurkari (Euskal Herrian 07:15 direnean). Final-laurdenetarako sailkapena egongo da jokoan.
Hungaria hasieratik izan da nagusi, eta atsedenaldira aurretik iritsi da (14-11). Pentsatzekoa zen aldageletatik bueltan Espainiak azkar erreakzionatuko zuela, Hungaria ez bezala dominetarako hautagaia baita. Baina kontrakoa gertatu da, 41. minutuanzazpi golekoa baitzen aldea (23-16). Bai, Espainiak erreakzionatu du, gol batera jarri 50, minutuan (24-23), baina azkenean ezin izan du emaitza irauli.