Hernanik eraso puntua lortuta irabazi du (34-27), eta mailari eutsiko dio
ERRUGBIA. Hernanik 34-27 irabazi zion atzo Cisnerosi eta matematikoki ziurtatu du mailari eutsiko diola. Eraso puntua lortuta irabaztea behar zuen horretarako, eta hala egin zuen. Maila galtzea eta jaitsiera kanporaketak jokatzea Gernika eta Pozuelo arteko kontua da. Gernikak hiru punturen aldea du sailkapenean, eta, gaur, Bathcoren etxean jokatuko du (12:00). Pozuelok, berriz, Ordizia hartuko du (12:00). Dena, baina, Lehiaketa Batzordeak alda dezake, Hernanik alineazio huts bat egin zuen iragan asteko partidan eta salatu egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu