Axel Hervellek bizpahiru aste eginen ditu kantxetatik kanpo. Edema auka eskuin hankeko belaun hezurrean, tendinitisa jasan zuen belaunean. Hala ere, gaitzerdi, lesioak okerragoa izateko tankera baitzeukan. Fotis Katsikarisek berak aitortu zuen atzo. «Belauneko lotailuak hautsi zituela zirudien. Orain hiru asteko lesioa da, eta pozik gaude». Nolanahi ere, ordezko bat bilatuko diote.
Hiru aste epe luzea da Bilbo Basketentzat, halere, asko baitu jokoan. Igandean Kanaria Handiaren aurka jokatuko du, eta asteazkenean Baskoniaren aurka Gasteizen Euroligan. Cajasol eta Estudiantesen aurka ere ez du jokatuko belgikarrak. Euroligan ere aulkitik ikusiko ditu Olympiakos eta Nancyren aurkakoak.
Hervellek hiru bat asteko atsedena hartu beharko du, belaun hezurreko edema osatzeko
Katsikaris pozik dago, «larriagoa» zirudielako, eta ordezko bat ahalik eta azkarren fitxatzen saiatuko direla esan du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu