Arrauna
Hibaika Euskotren ligako kanporaketan, galiziarrik ez baita ariko
Argitu da misterioa, eta, erantzun ofiziala emateko epea astelehenean bukatuko bazaie ere, Galiziako talderik ez da ariko Euskotren ligara igotzeko kanporaketan. Horrenbestez, Traineruen Kluben Elkartearen araudiari segituz, ETE ligako bigarrenak hartuko du galiziarren lekua: Hibaikak. Arauaren arabera, Galiziako ligako txapeldunak du aukera etortzeko, baina, BERRIAk jakin ahal izan duenez, Riveirak uko egin dio, eta baita bigarren sailkatuak ere, A Pobra-Cabok. Hondarribia, Donostiarra B eta Hibaika ariko dira leku baten bila iraileko hirugarren asteburuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu