Pare-parean ibili dira bi ontziak, eta emozioa izan da azken unera arte. Ohorezko mailan erabakitzen zen estropada, eta Hibaika eta San Juanen artean zeuden bandera eta estropada. Errenteriarrek irabazi dute estropada, baina Sanjuanentzat izan da bandera, joan zen astean 2,28ko errenta lortu baitzuen San Juanek.
Ohorezko tandan Orio sartu da hirugarren eta Zarautz-Getaria laugarren.
Aurreneko txandan erraz gailendu da Cabo, 11:12ko denbora egin du; Arraun Lagunak 11 segundora sartu da; Deustu 18ra, eta Hernani 23ra.
#kontxa2016 | Batelerak kantuz jaso dute donostiako uretan irabazitako Kontxako Bandera ðŸ‘ÂðŸÂ¼ Zorionak @sanjuan_koxtapepic.twitter.com/JUpRNdMeWm
— Kirolbet.es (@Kirolbet_es) 2016(e)ko irailak 11
Gaurko sailkapena:
1. Hibaika: 10:44.52
2. San Juan: 10:45.36
3. Orio: 10:55.20
4. Cabo: 11:12.58
5. Arraun Lagunak: 11:23.78
6. Zarautz-Getaria: 11:24.08
7. Deustu: 11:31.18
8. Hernani: 11:36.06
Bi jardunaldiak kontuan hartuta:
1. San Juan: 21:25.24
2. Hibaika: 21:26.68
3. Orio: 21:38.82
4. Cabo: 22:24.20
5. Zarautz-Getaria: 22:29.52
6. Arraun Lagunak: 22:47.80
7. Deustu: 22:48.82
8. Hernani: 22:57.86