Lance Armstrong estatubatuarrak zail izango du Italiako Giroan parte hartzea, gutxienez zortzi aste beharko dituelako lepauztai hautsia dela-eta bart egin dioten ebakuntzatik osatzeko. Medikuek diote agian bi hilabete ere beharko dituela. Maiatzaren 9an hasiko da Giroa, Venezian.
Astelehenean izan zuen Armstrongek ezbeharra, Gaztela eta Leongo Itzulian (Espainia) erorikoa izan da. Eskuineko lepauztaia apurtu zuen. Maiatzaren 9an hasiko da lasterketa, Venezian.
Texasen (Amerikako Estatu Batuak) egin diote ebakuntza.
Frantziako Tpurra jarraian zazpi aldiz irabazi ondotik erretiratu egin zen, eta aurten itzuli da.
Txirrindularitza
Hilabete eta erdirako dauka Lance Armstrongek
Eskuineko lepauztaia apurtu zuen astelehenean eta bart egin diote ebakuntza. Zail du Italiako Giroan parte hartzea, maiatzaren 9an hasiko baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu