Hilabeteko zigorra baino ez Yoann Hugetentzat
ERRUGBIA. Yoann Hugeti hilabetez luzatu diote bakarrik zigorra, eta Baionako hegalekoa urtarrilean itzuli ahal izango da lehiara. Huget abuztuan izan zen zigortua, Frantziako dopinaren aurkako agentziak aginduriko kontroletara ez agertzeagatik. Hiru hilabete egin zituen zigortuta, eta luzapena luzeagoa izatea espero zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu